Autismo Araba

Autismo Araba

Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatu hori 1994an sortu zen, autismoaren espektroko nahasmenduak (TEA) dituzten pertsonen alde lan egiteko. Azken 20 urteetan Vital Fundazioak emandako laguntzari esker hainbat programa eta jarduera garatu dira, eta duten hainbat zerbitzu mantentzen ere lagundu du.

Ezagutu ezazu bere jarduera gure webgunean.

Egin zure eskaintza Autismo Araba babesteko

Idi-dema, Dalmati-Narvaiza

Idi-dema

Dalmati-Narvaiza · Artelan zk. 2865Olioa/ohola 61 x 70cm

Dalmati-Narvaiza sinaduraren atzean, jatorriz txiletarra den baina arbaso errioxarrak dituen Alejandro Rubio Dalmati margolaria dago. Merezimendu handiko ibilbide profesionalaren ondoren, 96 urte zituela zendu zen, Logroñon. Ebro ibaiaren ertzean egin zuen bere lan eskerga eta entzutetsuena. Eskulturagintzak ere hartu zuen bere egitekoen zati handi bat.

Jarduera profesional serio bezain zintzoarekin, estetika errealistaren arau onenekin, Euskadin eta Nafarroan hain hedatua dagoen herri-kirolen jarduera prototipiko honekin, idi-dema honekin, Dalmati-Narvaizaren pintura kostunbristak beste oihartzun bat eta beste isla bat aurkitzen du, beste behin ere. Esparru geografiko oso lokalizatua duen jolas- eta kirol-errealitate horrek bere halorik finko eta iraunkorrenak gordetzen ditu.

ESLEITUTA