ATECE

ATECE

ATECE Arabak laguntza eskaintzen die hartutako kalte zerebrala duten pertsonei eta haien familiei. Elkarteak familientzako arreta integralean oinarritzen du bere lana, kalitatezko zerbitzu pertsonalizatu eta unibertsalaren bidez. Vital Fundazioarekin sinatutako hitzarmenak fisioterapiako, autonomiako eta inklusioko, aisialdiko eta denbora libreko zerbitzuak mantentzen laguntzen du, besteak beste.

ATECE elkarteari buruzko informazio gehiago duzu gure webgunean.

Egin zure eskaintza ATECE babesteko

Bailara menditarra, Mesa, Antonio

Bailara menditarra

Mesa, Antonio · Artelan zk. 1306Olioa/mihisea 72 x 102 cm

Bitxia bada ere, Antonio Mesak, jatorriz Granadakoa den margolari andaluziarrak, interes handia erakutsi du penintsulako iparraldeko paisaiak pintatzeko: Euskal Herrikoak, Asturiaskoak eta Kantabriakoak, batez ere. Horrela, goi-mendiko panoramika hau: elementu orografikoen berezko errealitatea ñabardura eta argitasun itzaltsuarekin asetzen duen ikuspegia. Mihisearen aurrean egiten duen lanaren adierazgarri da artelan hau.

ESLEITUTA