Gasteizko Elizbarrutiko Caritas

Gasteizko Elizbarrutiko Caritas

Gure lurraldean prekarietate-egoeran eta/edo gizarte-bazterketako egoeran dauden taldeei laguntzen eta gizarte-sustapenaren aldeko lan handia egiten du erakunde horrek. Vital Fundazioak Caritasekin lankidetzan dihardu haurrentzako, adinekoentzako edo bazterkeria-arriskuan dauden taldeentzako programetan, bakardadearen aurka borrokatzen diren edo prestakuntza eta/edo laneratzea babesten duten proiektuen bitartez.

Ezagutu ezazu haien lana gure webgunean.

Egin zure eskaintza Gasteizko Elizbarrutiko Caritas babesteko

Riañoko paisaia (León), Cerezo Mena, Andrés

Riañoko paisaia (León)

Cerezo Mena, Andrés · Artelan zk. 2668Olioa/mihisea 46 x 65 cm

Andrés Cerezo Mena margolaria Kordobakoa zen jaiotzez eta Ávilakoa adopzioz. Azken hiri horretan zendu zen laurogeita zazpi urte zituela, 2016an. Margolaria eta marrazketa- eta pintura-irakaslea, Asturiasko hiri horretako erreferente etiko nahiz estetikoa izan zen. Lan hau olioz egindako estanpa bukolikoa eta berezia da.

'Riañoko paisaia' lanak bete-betean identifikatzen du onarpen handia izan zuen pintore horren estiloa, izan ere, hainbat panoramika eskaintzen ditu, lanbidea hobetzetik abiatuta. Bertan, naturaletik zuzenean aukeratutako motiboen aldeko apustua egin zuen eta ikusleari ikusten zituen moduan aurkezten zizkion. Margolari askok bihurtu dute udazkena euren urtaro gogokoena.

ESLEITUTA