Gasteizko Elizbarrutiko Caritas

Gasteizko Elizbarrutiko Caritas

Gure lurraldean prekarietate-egoeran eta/edo gizarte-bazterketako egoeran dauden taldeei laguntzen eta gizarte-sustapenaren aldeko lan handia egiten du erakunde horrek. Vital Fundazioak Caritasekin lankidetzan dihardu haurrentzako, adinekoentzako edo bazterkeria-arriskuan dauden taldeentzako programetan, bakardadearen aurka borrokatzen diren edo prestakuntza eta/edo laneratzea babesten duten proiektuen bitartez.

Ezagutu ezazu haien lana gure webgunean.

Egin zure eskaintza Gasteizko Elizbarrutiko Caritas babesteko

Aihotz plaza. Gasteiz, Davies (B.V. T)

Aihotz plaza. Gasteiz

Davies (B.V. T) · Artelan zk. 69Akuarela/kartoia 49 x 62 cm

Gasteiz hiriko Erdi Aroko txoko oso originala, hau da, pintoreskoa: miresteko modukoa eta, beraz, pintatzeko ere oso preziatua. Bertako margolari askok eta kanpoko beste batzuek – Davies akuarelistak – xarmaz beteriko hiri-sare horren aurrean duten lilura erakusten dute, eta funtsezkoa da penintsulako hirigintzaren irtenbide handienetako bat azaltzeko: aurkikuntza adimentsua, Gasteizko muino zaharrak hegoaldeko lautadarantz duen hedapen modernoan duen desnibel hain nabarmena gainditzeko, Justo Antonio de Olaguibelen Plaza Berria abiapuntu estrategiko hartuta.

XVI. mendearen lehen hereneko Goiuri egungo jauregi errenazentistak inguratzen du plaza -bere lurpeko haitzuloekin -, San Migel elizaren kanpoko horman dagoen Aihotz Zin Egitearen lekukotza eta oroitzapenarekin. Akuarela freskoa ingurunearekiko bat-batekotasunean, eta, aldi berean, pintura-formetan landua, inguruaren garrantzi historiko, monumental eta sinbolikoarekin bat datorren oso deskribapen zehatzarekin. Bere garaian -hiriko beste leku berezi batzuk bezala- aparkaleku publiko izateko erabili izanak gaur egun harritu egiten gaitu.

ESLEITUTA