ASASAM

ASASAM

Buruko Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Aiarako Elkartearen helburua gaixotasun mentala duten pertsonei, haien senideei eta komunitateari, oro har, arreta integrala eskaintzea da. Vital Fundazioak hainbat programari ematen die laguntza, hala nola, ‘Osasun mentala eta kirola', kirol-jardueretan parte hartzea sustatzeko.

ASASAM elkarteari buruzko informazio gehiago duzu gure webgunean.

Egin zure eskaintza ASASAM babesteko

Kostaldeko herri bateko zubia, Lope Vallejo, Emilio

Kostaldeko herri bateko zubia

Lope Vallejo, Emilio · Artelan zk. 236Olioa/mihisea 63 x 47,5 cm

Ondarroako kostaldeko hiribilduko zubia, historian zehar gehien margotutako euskal txokoetako baten sintesi eta paradigma gisa. Halakoa da Emilio Lope Vallejo Lezako arabarraren (1936-2009) lan hau. Pinturaren arloan hasi zenetik, bere lurraldeko paisaiaren sentimendua, Gasteizko hirikoa eta beste latitude batzuetakoa, zintzoki interpretatzen ditu. Marrazkilari eta arte grafikoetako profesional bikaina izan zen Fournierren enpresa ospetsuan, erretiroa hartu zuen arte. Giza figuren tratamendu egokia ere lortu zuen bere lanaren bilakaeran.

Bizkaiko ikuspegi prototipiko horretan, bere horretan deskribatua, ikusleari argi-girotze subjektiboa ere eskaintzen dio, edozein argazki-erreprodukzioren asepsia posibletik haratago joanda. Halo piktorikoa islatu eta transmititu egin behar da. Emilio Lopek badaki. Euskal paisaiaren ikonografian hain adierazgarria den kanpo-giro hori jasotzea esaterako, eta, aldi berean, oso enkoadraketa baliotsuan irudikatua eta figuratua.

ESLEITUTA